Mahai ingurua.

2022/11/11n, Iraunkortasunerako Hezkuntza, GIHei eta GrALetan bere hedapenari buruzko mahi-ingurua egin zen, Gipuzkoako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ekitaldi-aretoan, eta hizlari hauek parte hartu zuten:
HIZLARIAKERAKUNDEA
Anjel Elias
UPV-EHU (jubilado)
Enekoitz Etxezarreta
UPV-EHU
Mirene Begiristain
UPV-EHU
Marijo Imaz
Urduñako Udala
David Lopategi
Bizilur

Jarduera Kontabilitaterako Sarrera eta Merkataritza Zuzendaritza: Sarrera, irakasgaietan bildu da. Saio honen helburu nagusia parte hartu zuten ikasleak mahai-inguruan jorratutako gaiaren eta hainbat ikasgaitan ikusten ari diren gaiekin loturari buruz hausnarketa bultzatzea izan zen. Helburu horrekin, jarduera gehigarri bat planteatu zitzaien bi irakasgaietan. Bestalde, ikuspegi horren bidez, ikasleei GIHen ikuspegi integratua eskaini nahi izan zaie, barneratu dezaten erakunde ekonomikoek erantzun integratu bat planteatu behar dutela, ekonomia eta kontsumo jasangarria bermatzeko, 2030 Agendaren helburuak lortzea ahalbidetzeko.

Azkenik, nabarmendu behar da ikasleen feedbacka oso positiboa izan zela.

Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeari, enpresa-jarduerari eta Ekonomia Zirkularrari buruzko ikerketa-taldea
IT 1679-22