Garapen Iraunkorraren eta Ekonomia Zirkularraren ikuspegia GgrAL eta MAL sariaren I Deialdia

Iturria: DFG/GFA

GrAL/MALetan Garapen Iraunkorraren eta Ekonomia Zirkularraren Ikuspegia sartzeko Sariaren 1. Edizioari, 5 hautagai aurkeztu ziren. Sari hau Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) finantziatzen du. Gelako batzordeak, hautagai guztiak aztertu eta gero, Julen Manchadori ematea erabaki zuen, Biurrarena S.Coop. enpresan GIHak ezartzeari buruz egindako Gradu Amaierako lanagatik.

Saria 2022ko abenduaren 12an eman zuen, Unibertsitate-Enpresa Gelako batzordeak, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa. Batzordea honako hauek osatzen dute: Jose Ignacio Asensio (Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua), Igor Álvarez (Gelako zuzendaria), Ana Beraza (Gipuzkoako dekanordea) eta Mónica Pedreira (Ingurumeneko foru idazkaria).

Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeari, enpresa-jarduerari eta Ekonomia Zirkularrari buruzko ikerketa-taldea
IT 1679-22