Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularra Kudeatzeko Unibertsitate-Enpresa Gelak hezkuntza-lankidetzako hiru hitzarmen egitea proposatu zuen, GK Recycling klusterreko enpresetan GIHak sartzen oinarritutako GrAL garatzeko.
Hitzarmen asmo orokor hori Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Sailaren ekimenez adostu zen, Naturklima Fundazioaren 2022ko hasieran jarraitutako lehenespen-prozesu baten ondoren, eta GK RECYCLING 2020 klusterrean Ekonomia Zirkularraren egoera eta iraunkortasuna (2022 eguneratua) izeneko txostenean identifikatutako hobekuntza-ekintzetako baten hedapen gisa.
Naturklimaren bitartekaritzarekin, ikasleek beren estrategietan eta ekintza-planetan GIHak indartzera proposa zezaketen hiru enpresa identifikatu ziren, ikasgelari lotutako irakasle-ikertzaile baten tutoretzarekin.