Azaroaren 27an, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) aitzindaria den ekimenetako bat aurkeztu zuen: Unibertsitate-Enpresa-Gizarte ikasgelak. Ekitaldian, “44 proyectos que multiplican las conexiones” izenekoan, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eva Ferreira errektorea izan ziren buru. Bertan, gelak aurkeztu ziren, baita bakoitzaren helburuak, ibilbidea eta lortutako emaitzak ere. Gurea izan zen aurkeztutakoen bat: Iraunkortasunaren Kudeaketa eta Ekonomia Zirkularra gela.
Ekitaldiari buruzko informazio gehiago.