Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularraren Kudeaketarako Unibertsitate-Enpresa Gela
Kokalekua: Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoako Atala) beheko solairuan. (Oñati Plaza,1, 20018, Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa)
Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularraren Kudeaketarako Unibertsitate-Enpresa Gela UPV/EHUren (Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Gipuzkoako Atala) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren arteko lankidetza-hitzarmenaren ondorioz sortzen da 2022an. Honako helburu hauek ditu:
- Ekonomia Zirkularraren erronkei egokitutako talentua sortzea.
- Unibertsitateko ikasleen enplegagarritasuna hobetzea.
- Sektorean gaiei buruzko azterketa, ikasketa edo ikerketa lanak egitea, iraskasleek, ikertzaileek eta ikasleek parte hartuta.
Praktikei buruzkoa informazio
2023
- Ikasleentzat interesgarriak diren saioak eta jardunaldiak antolatzea
-
Ekonomia Zirkularrerako aldaketaren, berrikuntzaren eta eraldaketaren kudeaketari buruzko tailerra
-
3. eta 4. mailako ikasleentzako Ekonomia Zirkularraren arloan GrAL eta MAL garatzeko tailer praktikoa
-
Garapen Iraunkorraren eta Ekonomia Zirkularraren ikuspegia GrAL eta MAL sariaren II. Deialdia
-
Ekonomia Zirkularreko eta Iraunkortasunari buruzko prestakuntza-ikastaroak
-
Visual-Thinking tailerra. (3.maila)
- GrAL-ak egiteko bekak
2022
-
Ikasleentzat interesgarriak diren saioak eta jardunaldiak antolatzea
-
Ekonomia Zirkularreko eta Iraunkortasunari buruzko prestakuntza-ikastaroa 3.garren mailako ikasleentzat
-
Berezko titulua (masterra) Aldatuz edizioa 2022/2023