Atzo, urtarrilaren 14a, Donostiako Enpresa eta Ekonomiako Fakultateko gradu aretoan Laida Urbieta Lizarribarek bere doktoretza-tesia aurkeztu zuen: "La autorregulación empresarial voluntaria asociada al desarrollo sostenible y la rendición de cuentas corporativa en dicho ámbito: el caso de la integración de los Objetivos de Desarrollo Sostenible." Doktoretza-tesia Iñaki Heras Saizarbitoria eta Olivier Boiral zuzendarien gidaritzapean burutua izan da. Epaimahaikide bezala Igor Alvarez Etxeberria, Mercedes Luque Vílchez eta José Mariano Moneva Abadía aritu ziren. Zorionak Laida egindako lan bikainarengatik!