Skip to main content
Matematika, Generoa eta GIH

Matematika, Generoa eta GIH

22 Otsaila 2023

Ostiral honetan, 2023/02/24an, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko Matematika II irakasgaiaren ordutegian, Matematika, Generoa eta GIH tailerra egingo da. Zehazki, 4 tailer antolatuko dira, hau da, EAZko lehen mailako talde bakoitzeko bat. Gainera, prestakuntza euskaraz zein gaztelaniaz emango da.

Hizlaria

Erakundea

Vane Calero

SORKIN

Jarduera hau Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularraren Kudeaketarako Unibertsitate-Enpresa gelak antolatu du eta finantzatzailea Campus Bizia Lab programa izan da. CBL programak diziplina arteko ikuspegia erabiltzen du, unibertsitatearen barruan iraunkortasunaren erronkei erantzuteko.

Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeari, enpresa-jarduerari eta Ekonomia Zirkularrari buruzko ikerketa-taldea
IT 1679-22