2022ko abenduaren 12an, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Gipuzkoako atala), Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularra Kudeatzeko Unibertsitate-Enpresa Ikasgelako batzordea bildu zen, 2022an egindako jardueren deskargu-memoria onartzeko eta TFG/TFM Garapen Iraunkorraren eta Ekonomia Zirkularraren ikuspegia txertatzeari lehen edizioaren saria emateko. Sari hau Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatzen du.
Batzorde hori honako hauek osatzen dute: Jose Ignacio Asensio (Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua), Igor Álvarez (Gelako zuzendaria), Ana Beraza (Gipuzkoako dekanordea) eta Mónica Pedreira (Ingurumeneko foru idazkaria).
Bestalde, saria Julen Manchadori eman zitzaion, Biurrarena S.Coop. enpresan GIHak ezartzeari buruz egindako Gradu Amaierako lanagatik.